"Zenbait kezka mahaigaineratu nahi izan ditut eleberrian, teknologiaren garapen deskontrolatu honen ingurukoa edo bizi dugun memoriaren eta ezjakintasunaren garaiarena, adibidez", esan digu idazleak. Fake newsak, egia eta gezurraren arteko zalantza etengabea... Ostadar 7310 izeneko planetako gizarte moderno aurreratuan islatu ditu kezka horiek guztiak. Ohiko liburudendetan eskuragarri dago honezkero odietarraren eleberria.
Honela dio kontrazalak: "Ostadar 7310 izeneko «planetan» bizi dira gizakiak. Zeru koloretsu baten pean eta marraz ongi zehaztu-tako metal koloreko lur soil eta amaigabe batean. Ozeanoa bezalako zerbait da. Androideak gizakien laguntzaileak dira. Dena da ederra eta zoragarria, H57 izeneko androide batek protagonistaren bizitza hankaz gora jarriko duen arte. Ezusteen kateak ez du atsedenik, jakin-minak bezalaxe. Orrialdez orrialde harrituko zaitu. Era berean, datorkigun balizko etorkizunaren alarma izan nahi du eleberriak".