Ibilaldi gidatuan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez 012 telefonora deituz, irailaren 29a baino lehen. Goizeko 9:30ean Erripako elizatik abiatuko da igandean ekimena.
Koldo Villalbak gidatuta, Odietan ibilbidea eginen dute igande honetan. Erripa-Gaskue-Latasa-Erripa izanen da ibilbidea, eta tartean, begiekin ikusi ohi ez dena deskubritzeko saiakera eginen du gidariak. "Aztarnak eta seinaleak, landareen erabilera, geologikoki gure ingurua nola eratu zen...", guzti horretaz eta beste hainbat kontuz ariko da Villalba, Egun Ero irratsaioan azaldu digunez.
Ibilaldi gidatuan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez 012 telefonora deituz, irailaren 29a baino lehen. Goizeko 9:30ean Erripako elizatik abiatuko da igandean ekimena.