Elkarrizketa

Ihoteak ospatuko dituzte larunbatean Anotzibarren

Amezti.eus 2022ko otsailaren 22a

Beste toki askotan bezalatsu, Anotzibarren (Odieta) ere ihoteak ospatuko dituzte larunbat honetan. Eguerdian bazkaria izanen dute, eta arratsaldean, azken urteetan ohitura bihurtu den antzerkia eginen dute: Anotzibarren inkisizioak duela ia 500 urte egindako erailketak kontatzen ditu lanak, eta inkisidorearen erreketarekin bukatuko dute antzerkia. Gurutze Santxok eman digu ihoteetarako asmoen berri.