Anotz herrian jarri dute hitzordua goizeko 10:00etan, bertatik Aldaun mendira igoko dira lehendabizi eta segidan Mendurrora. Haize sorgailuak joanen liratekeen tokietatik pasatuko dira martxara hurbiltzen diren herritarrei informazioa emateko. Platafofrmatik jakinarazi dutenez, edonork egiteko moduko ibilbidea da igandekoa, eta herritarrak bertan parte hartzera deitu ditu. Informazio guztia https://mendimartxaknafarroa.org/ webgunean aurkitu daiteke.