Bertso saioa: basoak bizirik

Amezti.eus 2021ko urt. 26a, 12:52

Basoak Bizirik, burujabetza energetikoa! Aldarria eginez aurkeztu zuten Anotzen eginen duten bertso saioa. Sarai Robles, Sustrai Colina eta Xabier Silveira izanen dira bertsotan. Gai jartzailea, Iñigo Ibarra Odietako auzokidea. Urtarrilaren 9an izan behar zuen baina bota zuen elurtearen ondorioz atzeratu egin zuten. Anotzen jarri nahi duten parke eolikoaren gunea ikusi eta bertan izateko asmoa da. Eguraldia okertuz gero Anotzibarren eginen da.