Elkarrizketa

'Haize berriak' koordinadora sortu dute, energia trantsizioaren alde

Amezti.eus 2021ko urt. 19a, 12:31

Sacyr enpresak eraiki nahi duen parke eolikoaren aurrean, zazpi eskualde desberdinetako herritarrak batu eta 'Haize berriak' koordinadora sortu dute. Lurraldearekin eta bertako biztanleekin jasangarria izanen den energia trantsizioaren alde egiteko elkartu dira.

Anotzibarko (Odieta) bizilagunak ere bertan sartu dira; Gurutze Santxok eman dizkigu xehetasunak gaurko irratsaioan. Odietakoez gain, Eguesibarko, Esteribarko, Ezkabarteko, Xulapaingo, Lizoain-Arriasgoitiko eta Olaibarko bizilagunak daude sortu berri den koordinadoran.