Elkarrizketa

'Algoritmos' antzezlana estreinatuko du ostiralean Ziaurrizko Kattalin taldeak

Amezti.eus 2019ko urr. 16a, 11:12

Ziaurrizko antzerki taldeko Jesus Villarorekin hitz egin dugu gaurko Egun Ero irratsaioan. Ostiralean eta larunbatean eginen dute antzezlan berriaren estreinaldia, Larraintzarko Zentro Zibikoan. Larunbateko saiorako sarrerak gelditzen dira oraindik, baina azkar mugitzeko dei egin die interesa dutenei.