2019/09/29 10:00 - 14:00

Irteraldia

Ibilbide gidatua: "Basoko misterioak"

Ibilbide gidatua: "Basoko misterioak"
San Urbano ermita, Odieta

Odietako Udalak ibilbide gidatua antolatu du irailaren 29an Gaskueko San Urbano ermitatik abiatuta. Bertako landareak eta geologia ezagutzeko aukera paregabea izanen da. "Aurkitu ezazu gure begiekin ikusi ohi ez duguna; gure aitona-amonek bazekitena baina guk orain berriz ikasi behar duguna. Aztarnak eta seinaleak ikusiko ditugu, landareen erabilera, nola eratu zen geologikoki gure ingurua, eta abar".

Goizeko 10:00etan jarri dute zita ermitako aparkalekuan. Informazio gehiagorako 012 telefonora deitu daiteke.