Tximista batek kalteak eragin ditu Gaskueko elizeko dorrean

Amezti.eus 2019ko uzt. 9a, 09:28

Gaskuetik jakinarazi dutenez, astelehenean iluntzeko 21:20 inguruan jo zuen tximistak elizeko dorrean. 

Inpaktuaren ondorioz, kez bete zen eliza eta suhiltzaileak ere hurbildu ziren badaezpada. Eliz atariko teilatuan eta ezkila eusten duten harrietan eragin ditu kalteak tximistak, baina zorionez, ez da inor zauritu.