Ostitz: etxeak salgai

Txurdan 2019ko api. 15a, 10:17

Ostitzen bada aukera. Hori da guri erran digutena eta etxeak ere zerrendatu dizkigute. Beraz ez daiteke gezurra izan.

Prezio eta aukera desberdinak dituzu. Etxe zaharrak, berriak, garestiak, merkeagoak… baduzu denetarik. Guk gutxien-gutxienez zazpi kontatu ditugu, orube (solar) bat barne.

Beraz, etxea behar baldin baduzue, hemen duzue aukera. Ez dugu deus hirietatik etortzen den jendearen kontra, baina bertakoendako bada, hobe! Ikus eta beharbada… nork daki, Ostizko bizilagun izanen zaitugu.