Eskualdeko pasarte eta bitxikeriak dakarzkigute hilean behin Eneko Iurramendi 'Tintok' eta Mikel Lakastak Badena eta eztena kolaboraziora. Lantz herriarekin zuten zorra kitatu dute gaurko saioan, izan ere, Lanzko kobazuloaren inguruan aritu zaizkigu. Zein da Lanzko kobazuloaren historia? Zer ateratzen zuten bertatik? Ze aurkikuntza agertu dira leizean? Hori guztia eta gehiago, gaurko saioan.