Lantz, Herri Txiki Infernu Handin

Amezti.eus 2025ko urt. 12a, 19:21

ETB1eko telebista saioan Lantz izanen da protagonista gaur, 22:00etan.

Lanzko herritarrak protagonistak izanen dira, gaur, iluntzean, Herri Txiki Infernu Handi ETB1eko telebista saioan.

Saio bakoitzean Euskal Herriko herri bateko bitxikeriak eta herritarrak agertzen dira saioan. Gainera, saioa herrian ere botatzen dute telebistan bota aurretik, herritarrak bertan direla, eta hori ere grabatu eta saioan ageri da.

Lanzkoa ikusi nahi baduzue, gaur 22:00etan botako dute ETBko euskarazko katean.