Lanzko ihauteria, Zetak taldearen 'Mitoaroa' ikuskizunean

Amezti.eus 2025ko urt. 3a, 15:11

Urtarrilaren 3an estreinatuko du ZETAK taldeak 'Mitoaroa' ikuskizun berria. Beste herri askorekin batera, Lanzko ihauteriak ere bere txokoa izanen du Pello Reparaz musikari nafarrak Nafarroa Arenan eskainiko duen ikuskizunean.

Lanztik hogei bat lagunek hartuko dute parte Mitoaroako kontzertuetan, ihauterietako pertsonaia ezagun diren txatxoak eta arotzak eramanen baitituzte. Zetak taldetik jakitera eman dutenez, Nafarroako txoko desberdinetako ihauteriak presente egonen dira ikuskizunean: Lanzkoak, Zubietako, Iturengo eta Aurtizko joaldunak, Altsasuko momotxorroak, Unanuako eta Arbizuko ihauteriak, Tuterakoak...

Urtarrilaren 3an eta 4an izanen dira kontzertuak, eta nabarmendu dutenez, sorpresa ugari izanen dira bertan. 30.000 lagunek izanen dute asteburuan ikuskizunaz gozatzeko aukera.