Fertxu Izquierdo

"Sormena bultzatzea eta haurrak fanzineen mundura hurbiltzea da tailerraren asmoa"

Amezti.eus 2023ko mai. 4a, 11:00

Ostiral honetan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako fanzine tailerra izanen da Lanzko udaletxean, arratsaldeko 17:00etan. 'Fanzine iletsuak' sortuko dituzte bertan, Fertxu Izquierdo eta Irantzu Piqueroren laguntzarekin.

Bikoteka bekan aurkeztu ziren Izquierdo idazlea eta Piquero ilustratzailea, eta hortik sortu zen Ordu txikitan album ilustratua. Lanketa amankomun horretatik dator ostiraleko "Fanzine iletsuak" ilustrazio tailerra.

Ostiral kulturalen baitan antolatu dute ekimena, eta izena emateko liburutegia@ultzama.es  helbidera idatzi behar da.

Erlazionatuak