2022/11/25 19:00

Aurkezpenak

Liburu aurkezpena: Isildutako eskuak

Liburu aurkezpena: Isildutako eskuak
Lanzko Udaletxea, Lantz

Jon Abril kazetariak aurkeztuko du bere azken liburua, “Isildutako eskuak. Emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian”. Irudipen okerra da XX. mendean, gerraostean, emakume oro etxean geratu zela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utziz. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Liburu honek emakume horietako batzuei ahotsa eman nahi izan die haien ekarpen sozial eta historikoa ikusgarri egiteko.