Pasiatzera irten zen ostegunean emakumea, eta iluntzean etxera bueltatu ez zela ikusita, familiak larrialdi zerbitzuetara deitu eta bilaketa dispositiboa martxan jarri zuten. Suhiltzaileak, foru polizia eta herritar ugari aritu dira egunotan galdutako emakumearen bila. Zoritxarrez, hilik topatu dute gaur eguerdian.