Suhiltzaileak, foru polizia, eta herritarrak ari dira galdutako emakumearen bila. Pasiatzera atera zen atzo arratsaldean, baina ez dakite nora eta mugikorrik ere ez darama.
Lanzko alkate Isabel Baleztenak Euskadi Irratian adierazi duenez, herrian kezka handiarekin bizi dute egoera eta bilaketa lanetan herritar guztien inplikazioa handia ari da izaten. Lanzko bideetan eta hurbileko herrietan ere ari dira bila.