Elkarrizketa

Ipuin kontaketa eginen du Jaione Urtasunek larunbatean Lantzen

Amezti.eus 2021ko mar. 3a, 11:58

Pontxarekin ipuin berdin izeneko ipuin kontaketa eginen du Jaione Urtasun iruñarrak, larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etan, Lantzen.

Martxoaren 8ko aitzakia aprobetxatu nahi izan dute parekidetasuna lantzen duen ipuin kontalaria ekartzeko. 4 urtetik gorako haurrentzat izanen da ipuin kontaketa, baina elkarrizketan Urtasunek esan duen bezala, helduek ere izanen dute bertan gozatzeko aukera.