Kolaborazioa

Ihauteri seinalea egin dute Lantzen, txistulariekin

Amezti.eus 2021ko ots. 17a, 11:00

Luis Mariñelarena Lanzko berriemailearekin hitz egin dugu gaurko irratsaioan. Atzo zen ihoteetako egun handia, baina festak berreskuratu zirenetik lehen aldiz, ezin izan dituzte ospatu. Ihauteriei keinu txiki bat egin nahi izan diote, dena den: txistulariak herritik buelta bat eman zuten atzo arratsaldean.