N-121-A errepidean istripua berriz ere

Amezti.eus 2020ko ira. 2a, 10:14

Istripua astelehen arratsaldean gertatu zen N-121-A errepideko 23.km-an Lantzen.

Auto batek eta kamioi batek talka egin zuten. Ondorioz autoan zihoazen bi pertsonak eta kamioi gidariak zauri arinak izan zituzten. Hirurak Nafarroako Ospital Gunera eraman zituzten bertan osasun balorazioa jasotzeko. Denak etxera bidali zituzten ondoren. Dena den errepidean gelditu ziren ibilgailuak bertatik kentzeko garabia sendoak behar izan ziren eta lanak amaitu arte eragozpenak egon ziren bidean.