D'Capricho, doinuak euskaraz abesten dituen bikote kubatarra, Erasoko pestetan

Amezti.eus 2026ko abuztuaren 18a

2024ko pestak, Erason

Asteburuan, abuztuaren 21etik 23ra, izanen dira aurten Erasoko pestak eta Aizarotzen izan ondoren, Euskal Herrian bira egiten ari diren D'Capricho bikote kubatarra izanen da larunbatean, abuztuaren 22an. 

"Kubako doinuak Euskal Herrian" du izena Danieuris eta Daniellis Moya Avila musikari kubatarrak Euskal Herriko hainbat plazatan eskaintzen ari diren birak. D'Capricho bikoteak euskaraz kantatzen ditu bere aireak eta aritu izan diren Euskal Herriko txokoak bete dituzte. Ahizpak irailara arte izanen dira biran eta eskualdean Aizarotzen ere izan ziren joan zen abuztuaren 7an. Orain, Erasoko pestetan etorriko zaizkigu, abuztuaren 22an, larunbatarekin, 23:00etan.

Euren ikuskizuna euskara hutsean da eta estilo bereizgarria du: Euskal olerkiak –batzuk Joseba Sarrionandiarenak– eta Kubakoak (euskaratuak) eskaintzen dituzte euskal eta karibetar soinuekin.

Larunbatean, ondoren, herriko DJ Hannibal Selecterrek jarriko du musika. Baina ostiraletik Erasoko pesten egitaraua beterik izanen da: