2026/05/30 10:00

Ibilaldia

Imozko ibilaldi osasungarrien zikloa

Imozko ibilaldi osasungarrien zikloa
Eraso, Imotz

Imozko Ibilaldi Osasungarrien Zikloaren hirugarren saioa. Martxa Nordikoan ikasteko egiten duten ibilaldia ere bada eta bastoiak eskatu daitezke edo norberak eraman. Hilabetero eginen den ekimena da hau eta Izen ematea aurreko ostegunera arte egin daiteke. Kasu honetan, maiatzaren 28ra arte. Trinitateko jaiak direla eta, Erasotik Trinitatea igoko dute.