elkarrizketa

Etxalekuko bertso-afarirako txartelak eskuratzeko azken egunak

Amezti.eus 2026ko urtarrilaren 20a

Larunbat honetan bertso-afaria izanen da Etxalekuko Biltokian, Imotzen, Euskara Batzordeak antolatuta. Joanes Ilarregi eta Ane Labaka bertsolariak ariko dira bertan, eta Endika Legarra goldaraztarra gai-jartzen. Azken hau elkarrizketatu dugu gaurko saioan. 

28 euroan daude txartelak eskuragarri, baina hilaren 21ean, asteazkenarekin itxiko da epea, beraz, azken egunak ditugu. Telefono zenbaki hauetako batera deituz eskuratu daitezke: 696 561 504 edo 639 253 259. Gaueko 21:00etan hasiko da ekimena.