kolaborazioa

Eguberrietarako hiru liburu gomendio, euskal literaturaren txokoan

Amezti.eus 2025eko abenduaren 16a

Euskal literatura tartea izan dugu gaurko irratsaioan Ainara Urritza erasoarraren eskutik. Beti bezala, argitaratu berri diren euskarazko liburuak ekarri dizkigu, gaurkoan ere emakumezkoek idatzi eta ilustratutakoak. Primerako gomendioak, data hauetan norbere buruari nahiz ingurukoei oparitzeko! 

Onintza Enbeitaren Bizitza baten txatalak liburua da lehenengoa, Urritzak nabarmendu duenez 'aise irakurtzeko liburu interesgarria' da, eta Feli Madariaga emakume baserritarraren bizitza ekarri du Enbeitak orriotara, lurrari emana izan den emakume baten bizitza. 

Bigarren gomendioa Uxue Alberdik eta Begoña Durrutik argitaratu duten Esne berriketan liburua da. Bertan, hainbat emakumeren istorioak bildu ditu Alberdik, berari ahoz kontatu dizkiotenak eta liburuan Durrutiren ilustrazioekin lagunduta doazenak.

Hirugarren gomendioa gazteen literaturari lotutakoa izan da, Nerea Loiolak argitaratu duen Oraire liburua ekarri baitigu erasoarrak. Scape liburua da Loiolarena, aurretik ere egin ditu horrelako proposamenak, baina honetan fantasiazko istorioa da kontatzen dena. Misterioa, arriskuak eta abentura aurkituko dituzue liburuan. 

Bizitza baten txatalakoraire - Nerea Loiola