kolaborazioa

Nobela, ipuin-liburu eta saiakera bana, euskal literatura kolaborazioan

Amezti.eus 2025eko azaroaren 18a

Euskal literaturako gomendioak ekarri dizkigu gaurko irratsaioan Ainara Urritza erasoarrak. Beti bezala, euskaraz idatzitako literatura eta batik bat emakumezkoek egina. Udazken-neguko uzta ederra izaten ari da, eta horietatik hiru lan aukeratu ditu imoztarrak. 

Durangoko Azokari begira jarriak daude kulturgile eta editorialak honezkero, eta aurten martxan jarri duten Zu Non, Han DA! ekimenaren bidez Euskal Herri osoko liburu denda askotan aurkezpenak eta bestelako literatur ekimenak egiten ari dira. Aurtengo nobedadea da ekimena, ekitaldi guztiak Durangoko Azokako egunetan pilatu beharrean, egitaraua nolabait deszentralizatzea bilatzen duena. 

Gaurko gomendioak

-Laura Mintegiren Akabo: maitasuna, identitateak, harremanak, komunikazioa... Hilketa batekin hasten da liburua, baina gai anitzak jorratu ditu Mintegik hogei urteren ondoren argitaratu duen nobela honetan. 

-Irati Majueloren Hiria gure oinetan. Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan. Bost emakume protagonistaren eskutik, irakurlea gogoetaz betetako ibilbide batetik gidatuko du Majuelok, hiria eta espazioa ardatz hartuta. Lisipe pentsamendu feminista bildumako saiakera berria da

-Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen. Ipuin liburu honetan thriller kutsua duten istorioak kontatu ditu Rodriguezek, horietako protagonista eta pertsonen gabeziak azaleratuz.  

akabo-laura mintegi lakarra-9788410246614 Susa literatura - Dena zulo bera zen