Udan Imozko bizilagun baten etxean sartu eta gauza nahikotxo lapurtu zituzten eta herritar hori laguntzeko eta elkartasuna adierazteko festa antolatu dute. Goizez feria-jolasak, bermutikoa eta bazkaria! Arratsaldez, kontzertuak eta inpro jam irekia ere izanen dira eta afaria eta gero Dj-ak! Sorpresa gehiago izanen direla ere iragarri dute. Mozorroturik joatea eta kotxea partekatzea eskatu dute. Bazkarian eta afarian izena emateko, azaroaren 19a baino lehen idatzi 667 850 140 telefonora.