1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek "Enarak" taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehundaka kontzertu eman ondoren, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betirako. 50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen bila abiatuko da, ornitologia, collage-a eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean murgilduz.