Elkarrizketa

'Erraiak', irrintziari buruzko dokumentala, ostiralean Erason

Amezti.eus 2025ko mai. 22a, 11:00

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak gidatutako dokumentala da Erraiak, irrintziaren gaia lantzen duen ikus-entzunezkoa. Ostiral honetan, Euskaraldiko ekimenen baitan, Erasoko Zaparen etxolan proiektatuko dute. Zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaurko irratsaioan.

"Uste nuen irrintziaren inguruan egonen zirela liburuak, ikerketak, eta bestelakoak, baina nire sorpresarako, ezer gutxi topatu nuen", azaldu du Martinez de Lizarduyk. Hutsune hori betetzeko asmoz abiatu zuen proiektua.