Adinduendako eskainitakoak dira eta doanik, 10 ordukoa da ikastaro bakoitza. Guztiak, Etxalekun, Imozko udaletxean.
Esan bezala, lehenengoa administrazio elektronikoari buruzko ikastaroa izanen da: clavez, ziurtagiri elektronikoaz eta NAN elektronikoaz ikasteko; baita administrazioaren zenbait arlo zehatzetan tramitazioak digitalki egiteko, adibidez, gizarte segurantzan edo trafiko eta zerga agentzian, edo osasunbidean. Hori maiatzaren 5ean, 6an, 8an eta 9an izanen da.
Bestetik, segurtasun digitalaz eta pribatutasunaz ikasteko, eduki digitalak sortzeko eta arazoen ebazpena lantzeko, besteak beste, beste ikastaro bat ere izanen da: maiatzaren 12an, 13an, 15ean eta 16an.
Izena emateko 948 012 012 telefonoan. Ikastaroak Europar Batasunak finantzatutakoak dira eta Espainiako Gobernuak eta Nafarroakoak babestuak.