Love, 27 minutuko dokumentala, Sierra Leonan prostituziora bultzatzen dituzten adin txikikoen egoera salatzeko. Raul de la Fuentek zuzentzen du eta bertan Misiones Salesianas erakundearen lana ere erakusten du. Bestetik, Minerita, hau ere Raul de la Fuentek zuzendua, Cerro Rico de Potosí (Bolivia) indarkeriaz beteriko meatzari eremuan hiru emakumek bizi duten egoera adierazten da 25 minutuko film honetan. Lucia (40), Ivone (16) eta Abigail (17) dira. Meatzagunean langileak, infernu horretan bizirauteko dituzten armak kuraia eta dinamita dira.