Larunbateko Oskozko bokashi tailerra atzeratu da

Amezti.eus 2024ko ira. 23a, 11:56

Oxigenorik gabe eta hartzigarri edo fermentu bidez egiten den konpost mota berezia da Bokashia. Larunbat honetan, eman behar zuen Pepe Martinezek Oskozko Curly Creek Ranch-en. Baina atzeratu egin da.

A-15 errepidea mozturik izanen da ostiraletik igandera bitartean, eta, horregatik, tailerra atzeratzea erabaki dute Oskozko rantxoan. Oraindik ez dute data berria finkatu.

Hernaniko Pepe Martinezek eskaini behar zuen tailerra, Oskozko rantxo ekologikoaren kolaboratzaile berria; eta, elkarrizketa egin genion Esan Erraneko Egun Ero irratsaioan. Hemen duzue entzungai.