Basaurin jaioa da Iñaki Montes, baina erakusketaren aurkezpenean nabarmentzen duenez, txikitatik izan du landa eremuarekiko, eta bereziki basoarekiko maitasuna. Larraunen asko ibilia da argazkilaria, eta bertan ateratako zenbait egonen dira ikusgai 'Neguan' erakusketan.
Honela dio erakusketaren aurkezpen testuak: "Neguan argazki bilduma, Nafarroako Iparraldeko Larraun bailarako ikusmira da, bertan landa-lurraldeak hiri-narratiba nagusien aurrean erresistentziarako ezinbesteko agertoki gisa agertzen dira. Landa eremua, alde batetik praktika tradizionalen eta bestetik normatiboa den bizitza ereduaren aurrean, beste bizitza eredu berriak sortzeko esperimentazioaren arteko uztarketa da".