Berezia

Bono Astitz Urritzaren oroimenean, bertso batzuk

Amezti.eus 2024ko abu. 16a, 10:25

Martin Azpirotz Aldaregiak, Etxalekuko Ramonen etxeko semeak bidali dizkigu hil berri den Marimigeleneko Boni Astitz Urritzari gorazarrez egindako bertso batzuk. Bere ahotsean grabatuta dituzue hemen eta behean idatziz, irakurtzeko.

 

Boni Astitz Urritzaren oroimenean

(2024/08/06an hila)

 

Milla bederatziun ta

Hogeitemezortzian,

MAIMILENEan jaio

Astitz familian;

Bere etxean lana

Baita urrutian,

Mundu asko ibili

Bai bere bizian (bis)

 

 

Bizi atera naiez,

Hori bere asmoa,

Inglesik jakin gabe

Amerikanoa;

Mutilla ona bai zen.

Gañera sanoa,

Edozein lanetako

Balio ta gogoa. (bis)

 

 

Iruñan urte askoz

Hor negozioa,

Lanean zur jokatuz

Diru soluzioa;

Lagunak eta juerga

Konbertsazioa,

Etxeko guztiari

Be debozioa (bis)

 

 

Ezagun guztientzat

Ze oroitzapenak!

Esateko moduak

Izan dire onenak.

Harrek kontuak beiñe

Ez ziren ez penak,

Ezagun eta lagun

Maite zitun denak! (bis)

 

 

Kanpotik dotorea

Barnetiken guapo,

Denen laguna izanez

Joan da betirako;

Hona hemen agurra

Bere illobentzako

Bertso ttiki samarrak

Pertsona haundintzako (bis)