Ludozirkoteka Latasan uztailaren 15etik 26ra

Amezti.eus 2024ko eka. 6a, 09:40

Laugarren urtez jarraian, zirko tailerra eskeiniko da uztailaren 15etik 26ra, Latasan.

Gorputz-kontzientzia, akrobaziak, oreka ariketak, oihalak, trapezioa, mendi ibilaldiak eta abenturak ibaian eskeiniko dira, besteak beste, Ludozirkotekan. 4 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta, tailerra goizeko 8:30etan hasi eta 14:00etan bukatuko da, goiztiarrak 8:00etan joan ahal izando dira, eta jangela irteerarekin 15:00ak arte. Imotz eta Izakoek %40 gutxiago izango dute abonuan. Udako jarduera honetan izena emateko, formulario bidez egin ahalko da.