Iera Garbisu Larrea muskiztarra, Irristaketa Inklusiboko munduko txapelduna

Amezti.eus 2024ko api. 11a, 12:15
Lola Bronte eta Iera Garbisu

Munduko txapelduna da, Junior kategorian, atzo burutu zuen probaren ondoren. Londresen ospatzen ari da irristaketa inklusiboaren aurtengo munduko txapelketa.

Espainiako estatutik, bi ordezkari bakarrak nafarrak izanen dira.  Bi horietako bat da Iera Garbisu Larrea irristari muskiztar gaztea. Atzotik, munduko txapelduna irristaketa inklusiboan.

Iera Garbisuk 16 urte ditu eta txapelketako emakumezkoen junior kategorian, 6. mailan, aritu da. Aritu, eta irabazi ere, irabazi du. Berarekin batera, Lola Bronte Casamayor nafarra ere izanen da txapelketan.

Txikitatik egin du Garbisuk izotz irristaketa, eta izotz balletean ere aritzen da maila onean, Uharteko klubean. Ohiko txapelketetan lehiatu da gaur arte, baina besoko arazo batek atal horren mugikortasuna mugatzen dio, eta irristaketa inklusiboko txapelketan ere lehiatzeko aukera izan du orain. 

231. Pulunpe aleko kirolen atalean elkarrizketa egin genion kirolari imoztarrari. Hemen irakur dezakezue elkarrizketa, 28. orrialdetik aurrera.