Aurten ere, Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, literatur geraldiak antolatu dituzte. 12etako bi saio, eskualdean izanen dira. Etxalekun, Jon Artano kazetariak eta idazleak, Juana liburua aurkeztuko du.