Zarranzko auzokideak diren Teresa Zabalza pianojolea eta Ander Marino Elorza baterijoleari, Errotxapeako Beñat Ziganda eta Lizarrako Julen Arbizu batuko zaizkie. Herdoileko abeslaria ere bada Ziganda; eta, Raimundo el Canasteroko baterijolea Arbizu. Zabalza beraien irakaslea izan da Iruñeko kontserbatorioan; eta, proiektu ezberdinetan aritu da Marino. Azken honekin hitz egin dugu Egun Ero irratsaioarekin, kontzertuaren nondik norakoak ezagutzeko.