Maria Txibiteri bertsoak: Naparroan euskararen giroa

Martin Azpirotz 2023ko abe. 5a, 13:44

Martin Azpirotz etxalekuarrak paratuak

(Hamarreko handian. Eta doinua, “Itsasoari begira”)

Naparroan euskararen giroa

 

Napar Gobernun Chivite nausi,

Gure hizkuntza berriz estu,

Ez baitu maite pixer bat ere;

Eta dena bere esku.

Bide zarretik saiatzen da ta,

Eztu berririk agertu,

Zarra tamalez, ez du zuzendu,

Geiago dena, okertu;

Indar batean, bizkarra emanez,

Egin baitigu baztertu.

 

Beituta zorrotz gure euskera,

Hizkuntza guzin lorea,

Haiñen ederra haiñen goxoa,

Bai al du Mundun parea?

Inbidiz josik esaten dute:

Hizkuntz hori da pobrea;

Aleman, ingles eta frantsesak

Omen dute balorea.

Pesene, Upene, bai eta Franco

Zein da txarra, zein da hobea?

 

Gimeno jauna eta Chivite,

Hauek resta eta ez suma.

Urteak pasa, eta okerrago

Euskaran etorkizuna;

Gure eskaerak beti hutsean,

Ta exkaxa erantzuna;

Nire ahotik, ateratzen da

Hoien kontrako isuna.

Saiatuko naiz, gogor mantentzen

Gure hizkuntza kuttuna.

 

Oharrak:

-Hamarreko handia edo bost puntuko handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako bost ahapaldi dituen bertsoa da.

-Chivete andrea: Nafarroako presidentea

-Gimeno jauna: Hezkuntza kontseilaria.