Nerea de Diego, Mikel Larraiotz eta Maria Jimenez Moreno dira Muskizko Itsasoenean haien lanak erakutsiko dituzten artistak.
Nerea de Diego da ekimenaren bultzatzailetako bat. Marrazkia, argazkia, eskultura eta bideoarekin lan egiten du, besteak beste eta Arte Ederretan doktorea da. Bere webgunean aurkituko duzue informazio gehiago: nereadediego.com
Mikel Larraiotz, Muskitzen bertan bizi da eta marrazkia eta fanzinea dira bere espezialitatea. Eitb Kulturako atal honetan azaldu zuen bere lana.
Maria Jimenez Morenok argazkigintza, marrazketa eta instalazioa lantzen ditu. Baina ehungintza eskultura da bere jardun nagusia. Hemen, duzue informazio gehiago.
Tailer Irekiak programa Nafarroa osoan izaten ari da, 40 artistek beren lana hurbildu nahi diete herritarrei eta abendura bitartean 21 herritan izaten ari da. Helburua, elkarguneak sortzea, artearen arloan sareak bultzatzea eta herritarrak sormen prozesuetara hurbiltzea da.
Igandean, Muskitzen, 12:30etatik aurrera. Azkeneko hitzordua, abenduaren 16an, Iruñean, izanen da: 18:30ean, Antxo Azkarra karrikaren atzekaldean, 14. zenbakian, Entorno 14 estudioan Pedro Marco Landa eta Celia Palacio izanen dira; 19:30ean, Iosu Zapata eta Marisa Mantxola Remigio Mugica 5 kalean; eta, azkenik, La Zurda estudioan (Urrobi Ibaia, 16 kalean), 20:30ean.