Honela dio liburuaren sinopsiak: "Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante zailduak ohartarazi du, isilpean, euskal kostako jauregi abandonatu batean badela asmo ezkuturen bat, eta Eñaut ikertzen hasiko da zer ote den eraikitzaile-promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori".
Saioaren ondoren, bazkaria eginen dute Etxalekuko ostatuan irakurle taldeko kideek. 14:00etan izanen da bazkaria.