Clown tailerrak, Etxalekun

Amezti.eus 2023ko ira. 8a, 11:23

Uhartean antzerki eskolako sortzailea den Esther Carrizok clown tailerrak eskainiko ditu, aurten ere, Etxalekun.

Clowna topatu, bizi, gozatu da tailer honen izenburua eta norberak barnean duen "clowna topatzeko eta sakontzeko gogoak dituenari" zuzenduta dago. Ez da aurretiko esperientziarik behar "oinarrizko adierazpen ekimena" proposatzen baitu tailerrak.

Sormena taldean piztea, inprobisazioan murgiltzeko baldintzak eta adierazpen dramatikoa bilatuko du, besteak beste, tailerrak eta gehienez 14 pertsonek eman dezakete izena. Etxalekuko kontzejuko erabilera anitzeko aretoan izanen da, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00ak bitartean. Urriaren 4an hasiko da ikasturtea eta maiatzaren 29an bukatu.

Etxalekun bakarrik ez, Elortzibarreko Dorren ere eskainiko du ikastaroa. Kasu honetan, ostegunetan, 17:00etatik 19:00ak bitartean izanen da.

Izena emateko deitu edo idatzi Esther Carrizo tailerraren gidariari, Uhartean eskolako arduradunari: 678 11 58 20. Ikastaroaren prezioa 540 eurokoa da, izen ematean 140 euro ordaindu beharko da eta ondoren 50 euroko 8 kuotatan; edo 540 euroko ordainketa bakarra.