Mikologian hasteko ikastaroa, Larraintzarren eta Irurtzunen

Amezti.eus 2023ko ira. 8a, 11:01

Irailatik azaro bitartean izanen dira eta Laura Gurbindok naturopata eta landareetan aditua, eskainiko ditu ikastaroak.

Larraintzarren ostegun arratsaldetan izanen dira, irailaren 21ean hasita eta azaroaren 23ra arte. Lau orduko saioak izanen dira, 16:00etatik 20:00ak bitartean.

Irurtzunen, ordea, larunbat goizetan, 9:30ak eta 13:30ak bitartean izanen da. Irailaren 30etik azaroaren 25era arte.  

Informazio gehiago jakiteko eta izena emateko: 628 136 330 telefonora deitu edo idatzi.