Historia ikastaroa eginen dute Imotzen ikasturte osoan

Amezti.eus 2023ko ira. 7a, 10:01

Imozko herritar talde batek bultzatuta eta Udalaren babesarekin, historia ikastaroa eginen dute 2023-2024 ikasturtean. Historia orokorra, Historiaurrea, Burdin Aroa, Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Berria, euskara, musika, paisaia, geopolitika eta beste hainbat gai landuko dituzte bertan. Izena emateko epea irailaren 28ra arte egonen da zabalik.

Erlantz Urtasun Antzano historialaria izanen da ikastaroko irakaslea, eta Etxalekuko elkartean izanen dira eskolak, astean behin. Lehen saioa urriaren 5ean izanen da, arratsaldeko 18:00etan. Ordu eta erdi inguruko saioak izanen direla iragarri dute antolatzaileek, eta ikasturtean zehar, hainbat ateraldi ere eginen dituzte toki historikoetara.

Ikasle kopuru mugatua izanen du ikastaroak; interesatuek jakingarriak01@gmail.com helbidera idatziz edo 671 752 700 telefonora deituz eman dezakete izena, baita informazio gehiago jaso ere. Kartela hemen ikus daiteke.