Biltegia, berriz zabalik

Amezti.eus 2023ko eka. 28a, 16:32

Latasako Biltegiak gaur ireki du berriz, Kultur Biltegia mikrokooperatibaren eskutik.

Gaur egonen da zabalik lehenengoz Kultur Biltegia mikrokooperatibak hartu duenetik. Bihartik aurrera, kooperatibaren izenari men eginez, kultur ekitaldiekin hasiko dira.

Lehenengo ekitaldia "Maldita, a love song to Sarajevo" pelikularen proiekzioa izanen da. Kanaki filmsen eta Medicus Mundiren dokumental laburra da eta Goya sari bat irabazi zuen. Sarajevon, gerra ondoren, sexu- eta genero-aniztasunarekiko atzerakoia den gizartean, Bozo gai izango da hirugarren zubi bat eraikitzeko.

Gainera, igandean, Mendialdeko Azoka Ibiltaria izanen da Latasan. Horregatik, biltegian, menu berezia eskainiko dute. Erreserbak egiteko telefonoa: 948 39 16 73.