Udako zirko tailerrak, Latasan

Amezti.eus 2023ko eka. 13a, 17:20

Aste bateko ikastaroak izanen dira baina egun solteetan ere eman daiteke izena.

Lau eta hamalau urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako tailerrak izanen dira. Uztailaren 17an hasiko da lehenengoa eta abuztuaren 25 bitartean astero izanen da ikastaro bat.

Jai egunak direla eta, batzuk lau egunekoak izanen dira eta besteak bost egunekoak eta horren arabera ikastaroa 100 eurokoa edo 125 eurokoa da. Imotzen erroldatuta daudenek %30eko deskontua izanen dute; eta, bigarren ume bat apuntatuz gero %5ekoa. Gainera, jantoki aukera ere izanen da 10 eurorengatik.

Plaza baieztatzeko aldez aurretik ordaindu behar da. Kontzeptu gisa ZIRKOTEKA + parte-hartzailearen izen-abizenak jarri behar dira eta bidali ordainagiria zirkotekalatasa@gmail.com helbidera.

Informazio gehiago: https://www.levelibularcirco.com/ eta 692 996 464 telefonoan.