Erasoko Matikaneko kideek hilero-hilero bizi eredu ez normatiboen inguruko esperientzia desberdinak ekarri dizkigute Zirriztuen ganbara atalera. Azken kolaborazio honetan, atzera begira jarri dira, ikasturtearen errepasoa egiteko eta bidean bizitako esperientziak eta anekdotak gurekin partekatzeko. Eskerrik asko euskararekin egindako esfortzuagatik eta ekarritako eduki interesgarri guztiengatik, plazera izan da! Aupa Matikanea eta matikanetarrak!