Maiatzaren 25a baino lehen eman behar da izena imotz.berdintasuna@gmail.com helbidera idatzita. Tailerrean, motozerraren zatiak eta funtzionamendua, oinarrizko mantenua, segurtasuna eta egurra zatitzeko oinarrizko teknikak irakatsiko dituzte.
Imozko herritarrek lehentasuna izanen dutela azaldu du Jusuek, baina kanpokoek ere izena emateko aukera izanen dute. Tailerra gazteleraz izanen da.