"Apustu politiko bat izateaz gain, bizitza duin bat edukitzeko modua da niretzat landa eremuan bizitzea", adierazi du gonbidatuak. Onarpen sozialaren bila hiri handietara jotzea ohikoena izaten bada ere, bestelakoa izan da bere hautua. Zergatik erabaki hori? Gai desberdinak atera dira Matikaneko kideen gaurko kolaborazioan ere: landa eremuko bizitza, sexu eta genero disidentziak, komunitatearen errealitatea herri txikietan, familia eredu tradizionalen pisua...