Kolaborazioa

Oihane Garmendia idazlea, euskal literaturaren tartean

Amezti.eus 2023ko api. 4a, 11:00

Euskal literaturaren inguruko tarte berezia izan da gaurkoa. Oihane Garmendia idazle, poeta eta filosofo gazte erronkariarra elkarrizketatu du Ainara Urritza gure kolaboratzaileak, eta bera eta bere lana hobeki ezagutzeko aukera bikaina izan dugu irratsaioan.

Hainbat literatura sari jaso ditu Garmendiak, eta gaur egun, lanbidez filosofia irakaslea bada ere, idazten jarraitzen du. Primizia moduan, gainera, esku artean duen proiektu bat aurkeztu digu elkarrizketan.