zirriztuen ganbara

Askotariko amatasun ereduak ikusarazten eta esperientziak ezagutzen

Amezti.eus 2023ko otsailaren 8a

Bizi eredu alternatiboen inguruan hilean behin Erasoko Matikanea etxeko kideek egiten duten kolaborazioa da Zirriztuen ganbara. Gaurkoan, (ez)amatasunak izan dituzte hizpide: ze bestelako eredu daude familia nuklear heteronormatibotik at? 

Gurasotasuna bizitzeko modu desberdinen inguruan hitz egin digute kolaboratzaileek gaurkoan, testigantza desberdinak ekarriz irratsaiora: harrera familiak, bollera bikote bat, ama bakar izatea pentsatzen ari den migrante bat, guraso ez izatea erabakitzen dutenak...